Mondragon Unibertsitateak 2024-2025 ikasturteari hasiera emateko ekitaldia egingo du

0
865

Testua: Mondragon Unibertsitatea

Mondragon Unibertsitateak 2024-2025 ikasturteari hasiera ofiziala emango dio bihar, irailak 18, asteazkena, 12:00etan, inauguratu berri den Hirekin – Berrikuntza eta ekintzailetza industrial jasangarriko zentroan. Hedabide grafikoak 11:15erako daude deituta, Hirekinen barruan. Ekitaldiko argazki ofiziala 11:50ean egingo da atondoan ipiniko den photocallean.

Jarraian, agintariak eta hedabideak ekitaldia egingo den aretora joango dira.

Hirekinek aparkalekua du, baina ez da erreserbarik egingo, eta iriste-ordenaren arabera beteko da. Arrasateko Uribarri kalearen 19an dago aparkalekua.

https://maps.app.goo.gl/mTmZ3L8yaqr7WCw27

Ekitaldiaren berri eman behar duten hedabideei eskatzen zaie etortzeko asmoaren berri eman dezatela, xusane@vkcomunicacion.com helbidean, gaur (asteartea) egunean zehar.

Ikasturtea hasteko ekitaldiari 12:00etan ekingo zaio, agertokian ohorezko aurreskua dantzatuz.Horren ostean, Idoia Peñacoba Unibertsitateko idazkari nagusiak hitz egingo du, eta 2023-2024 Ikasturteko Memoria Akademikoa aurkeztuko. Ondoren, Pedro Arrázola Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko ikertzaileak irekitze-hitzaldia emango du: El futuro de la fabricación (Fabrikazioaren etorkizuna). Horren ostean, VicenteAtxa Mondragon Unibertsitateko errektoreak hitzaldi ofiziala eskainiko du, eta, jarraian, Imanol Pradales lehendakariak hartuko du hitza, 2024-2025 ikasturteari hasiera ofiziala emateko.

Ekitaldiaren egitaraua

Honako hauek izango dira ekitaldiaren buru: Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakaria; Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektorea; José Ignacio Pérez Iglesias Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburua; Idoia Peñacoba Mondragon Unibertsitateko idazkari nagusia, eta Xabier Egibar Mondragon Unibertsitateko lehendakaria.

Agintarien talde-argazkian, hauek azalduko dira:

  • Lehendakari Imanol Pradales
  • Mondragon Unibertsitateko errektore Vicente Atxa
  • Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburu José Ignacio Pérez Iglesias
  • Mondragon Unibertsitateko idazkari nagusi Idoia Peñacoba
  • Mondragon Unibertsitateko lehendakari Xabier Egibar
ORDUAEKINTZA
12:00Aurreskua agertokian (2’)
12:052023-2024 Ikasturteko Memoria Akademikoa aurkeztuko du Idoia Peñacoba idazkari nagusiak (12’)
12:17Pedro Arrázola doktoreak, Goi Eskola Politeknikoko ikertzaileak, irekitze-hitzaldia emango du (17’)
12:34MUko errektorearen hitzaldia (16’)
12:50Lehendakariak, ekitaldia amaitzeko,hasiera ofiziala emango dio 2024-2025 ikasturteari (11’)
13:00Musika-emanaldia(10’)

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen