Mondragon Hotelak, Ibai-Artek eta Arrasate Bluesek kontzertu bat antolatu dute

0
968

Mondragon Hotelak, Ibai-Arte eta Arrasate Bluesarekin lankidetzan, uztailean zehar egingo ditugun kontzertuetako bat antolatuko du.
Kontzertu hau hilabete honetako bigarrena izango da eta Mario Fernandino Arrasate Musika Eskolako saxofoi-jotzaileak gidatuko du. Kontzertua uztailaren 11n, osteguna, arratsaldeko 19.00etan hasiko da.

Guztion gozamenerako, oraingoan Arrasate Musika Eskolako irakasle eta irakasle ohi batzuekin etorriko da: Jose Ramon Elkoro, baterian, Aitor Moreno, kontrabaxuan, Jose Barrio, gitarran, Mikel Maniega, tronpetan, eta aipatutako Mario Fernandino, saxo tenorean. Aipatzekoa da musikari guzti hauen ibilbide luzea hainbat taldetan.

Eskainiko diguten errepertorioa alaia eta atsegina izango da, Mondragon Hoteleko terraza berri handiaz gozatzeko arratsalde bat eskainiz. Udako arratsalde batez eta Mondragon Hotelaren gastronomiaz gozatzeko aukera paregabea.

Mondragon Hotela egokitzeko lanak direla-eta hainbeste hilabetez itxita egon ondoren, hau izango da hotelean egingo diren emanaldi askoren artean lehena. Hurrengoa, Arrasate Blues jaialdian izango da. Uztailaren 21ean, igandean, Ibai Garcia Proyect arituko da Mondragon Hotelean 13.00etan, aurten jaialdian izango den talde handienetako bat. Aipatzekoa da talde honek uztailaren 26an Bilbo Blues Festival jaialdia irekiko duela, talde handia dela berretsiz eta uztailaren 21ean Mondragon Hotelean gozatu ahal izango dugu.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen