Lanbidek eta Europako Gizarte Funtsak diruz lagundutako %100 ikastaro laburrak dira, euskal enpresetako langileen gaitasunak eta trebetasunak hobetzeko.
2021-2022 aldirako, Mondragon Goi Eskola Politeknikoari mota horretako 70 ikastaro baino gehiago ematea onartu zaio. Ikastaroek hainbat gairi helduko diete, hala nola hauei: programazioa, elektronika, mekanika, fabrikazio-prozesuak, marrazketa, IKTak, digitalizazioa, produktuaren garapena, logistika, industria-antolamendua, pertsonak eta kudeaketa.
Izena emateko epea irekita dago eta ikastaroen gaineko informazio zehatza hemen.