Mondragon Goi Eskola Politeknikoak % 100ean diruz lagundutako online ikastaroak eskaintzen ditu profesionalentzat

0
992

Hobetuzek diruz lagundutako industria-arloko bost online ikastaro izango dira, 16 eta 40 ordu bitartekoak, eta maiatzaren 25etik ekainaren 15era bitartean emango dira.

Testua: Mondragon Unibertsitatea.

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak COVID-19ak eragindako egoerara egokitu du profesionalentzako prestakuntza-eskaintza. Horretarako, online ikastaro batzuk jarri ditu martxan, jardunean egonik arlo berrietan trebatu edo ezagutzak sendotu nahi dituzten langileentzat. Lekuen % 40 langabezian daudenentzat izango dira, halere.

Hobetuzek % 100ean diruz lagundutako ikastaro horiek Etengabeko Lanbide Prestakuntzarako Euskal Fundazioak sustatu ditu Euskal Autonomia Erkidegoko profesionalentzat.

Goi Eskola Politeknikoan emango diren bost ikastaroak 16 eta 40 ordu bitartekoak izango dira, eta maiatzaren 25etik ekainaren 15era bitartean emango dira. Izaera teknikoa dute eta hainbat industria-arlotara zuzenduta daude.

Informazio gehiago nahi izanez gero: https://www.mondragon.edu/cursos/eu/doako-ikastaroak

Informazioa eta izen-ematea: Idurre Retolaza 664 265 068  iretolaza@mondragon.edu

IKASTAROAK IRAUPENA  DATAK ORDUTEGIAK EGUNAK
Prozesu urratzaileak (artezketa-teknologia) 16 h mai. 25 – eka.4      09:00-11:00       al., as., az., og.
Marrazketa teknikoa (UF0453) 40 h mai. 25 – uzt- 1 09:00-13:00  al., az.
Perdoiak: dimentsionalak, gainazalekoak eta geometrikoak (UF0453) 40 h mai. 26 – uzt. 2 09:00-13:00 as., og.
CAD – CAM Unigraphics NX Fresatzeko makina 40 h eka. 1- eka. 18 15:00-18:00 al., as., az., og., or.
CAD 2D Auto CAD 40 h eka. 2 – eka. 15 09:00-13:00  al., as., az., og., or.  

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen