Mondragon Goi Eskola Politeknikoa moldeen fabrikazioari buruzko Lanbideren ikastaro bat ematen hasiko da

0
289

Langabetuei eta jarduneko profesionalei zuzendua, ikastaroa martxoaren 23an hasi eta azaroaren 19an amaituko da, eta aurrez aurre emango da Arrasaten, 14:30etik 19:30era.

Mondragon Goi Eskola Politeknikoak, Lanbiderekin elkarlanean, pieza polimerikoak eta aleazio arinak ekoizteko moldeak fabrikatzeko ikastaro bat antolatu du, batez ere langabetuentzat, baina baita jardunean dauden profesionalentzat ere.

Ikastaroa martxoaren 23an hasi eta azaroaren 19an amaituko da. Arrasaten emango da, aurrez aurre eta gaztelaniaz, 14:30etik 19:30era. Guztira 15 leku egongo dira.

Ikastaroaren helburua honako gai hauetan trebatzea da: moldeen diseinua; moldeen fabrikazioa planifikatzea; moldeen osagaiak egitea, eta moldeen funtzionaltasuna eta osagaiak doitzea, muntatzea eta egiaztatzea. Programa honetan praktika profesionalak ere sartzen dira, 40 eta 200 ordu artean enpresa batean.

Horrela, parte-hartzaileek saio teorikoak, ariketak eta praktikak egingo dituzte tailer eta laborategietan. Ikastaroa Lanbidek eta Europako Gizarte Funtsak finantzatzen dute oso-osorik.

Informazio gehiago eskuratzeko eta izena emateko: cursosingenieria@mondragon.edu edo +34 664 265 068

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen