Testua: Mondragon City Challenge.
Mondragon City Challenge Ekintzailetza Kooperatiboaren Nazioarteko Txapelketaren bigarren edizioa aurkeztu da gaur goizean Kulturate areto nagusian. Lehenengo edizioan 279 parte-hartzaile izan ziren, 7 herrialdetako 84 taldetan banatuta.
16 eta 24 urteko batxilergoko, heziketa-zikloetako eta unibertsitateko ikasleei zuzendutako ekimena da, eta 8 hilabeteko epean berzko proiektu kooperatibo bat garatuko da taldeka. 2023ko apirilaren 21ean Arrasateko Amaia Udal Antzokian egingo den amaierako ekitaldian aukeratuko dira irabazleak.
Hauek dira Mondragon City Challengeko bigarren edizioaren mugarriak:
0. Fasea: mundu osoko taldeen izen-ematea 09/10 – 10/18
Mundu osoko zenbait taldek enpresa-proiektu kooperatibo baten ideia proposatuko dute. Mondragon City Challengeko bigarren edizioan parte hartzeko, batxilergoko, erdi- eta goi-mailako eta unibertsitateko ikasleek honako hau egin beharko du:
- 2 eta 4 pertsona arteko talde bat sortzea.
- Erronka bat hautatu, aukera hauen artetik:
- Erronka teknologiko eta digitala: digitalizazioa, zibersegurtasuna, etab
- Osasun- eta gizarte-arloko erronka: arrisku pandemikoak, osasun-sistema, etab
- Erronka energetiko eta klimatikoa: mugikortasun jasangarri eta adimenduna, etab
- Gehienez 20 lerrotan deskribatzea taldeak garatu nahiko lukeen enpresa-proiektuaren ideia. Nahitaez kudeaketa-eredu kooperatibo batean oinarrituta egon beharko du
- Izena ematea osatu www.mondragoncitychallenge.com webgunean, www.mondragoncitychallenge.com orrialdean eta inprimakia 2022ko urriaren 18a baino lehen betetzea.
1. Fasea: epaimahai teknikoak 20 proiektu aukeratzea 10/19 – 11/16
Jasotako proposamen guztien artean, negozio berrien sorrera bultzatzen adituak diren Azaro Fundazioa eta Saiolan erakundeek osatutako epaimahai teknikoak garatzeko potentzial handiena duten 20 proiektuak aukeratuko ditu. Sailkatutako proiektuak www.mondragoncitychallenge.com web-orrian argitaratuko dira 2022ko azaroaren 17an.
Sailkatutako 20 taldeei zuzenduko prestakuntza saioa egingo da azaroaren 22an. Talde horiek beren lan-tresnak handitu ditzaten eta parte-hartzaileen proiektuen kalitatea indartu dezaten.
2. Fasea: sailkatutako 20 taldeek beren proiektua garatuko dute 11/19 – 02/06
Sailkatutako 20 taldeek izena emateko epean adierazitako enpresa-proiektu kooperatiboaren ideia garatuko dute. Horretarako, gidoi honetan oinarrituta egingo dute lan (deskargatu Enpresa Proiektu Kooperatiboaren Gida).
Prozesu osoan, tutoreak egongo dira, ASEKOOP enpresakoak (aholkulari senior kooperatibistak) eta Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartekoak, eta, zenbait kooperatiba-enpresatako zuzendari ohi gisa duten esperientzia erabiliz, laguntza eta arreta emango diete taldeei. Antolatzaileak arduratuko dira talde bakoitzari tutore bat esleitzeaz, bakoitzak duen esperientzian oinarrituta. Era berean, prozesuan zehar, prestakuntza bat emango da, tresna gehiago eskaini eta proiektu bakoitzaren kalitatea indartzeko
2023ko otsailaren 6an, amaierako dokumentua aurkezteko azken eguna izango da, eta web-orriaren bidez igorri beharko da.
3. Fasea: epaimahai profesionalak 6 talde finalistak hautatzea 02/08 – 03/08
Epaimahai profesionalak sakon aztertuko ditu 20 proiektuak, ebaluazio-irizpide bateratuak erabiliz.
Alderdi hauek baloratuko dira: proiektuaren kalitatea, zenbateraino datorren bat ezarritako helburuekin, aukeratutako kudeaketa-eredu kooperatiboarekiko duen koherentzia, ideia gauzatzeko aukera eta originaltasuna.
2023ko martxoaren 8an jakingo dugu zein diren Mondragón City Challenge lehiaketaren bigarren edizioko 6 finalistak.
4. Fasea: 6 finalistek defentsa prestatzea 03/09 – 04/16
Lehiaketako 6 talde finalistek 2023ko martxoaren 9tik apirilaren 16ra izango dute amaierako defentsa prestatzeko. Defentsa apirilaren 21ean egingo da.
Talde bakoitzak 8 minutu izango ditu gehienez ere bere proposamena aurkezteko, eta alderdi hauek baloratuko dira, besteak beste: komunikazio-trebetasunak, laguntzako bitartekoak eta/edo materiala eta epaimahai profesionalak aurkezpenaren ondoren egingo dituen galderei emandako erantzunen kalitatea.
Aurkezpenak aurretiaz bidaliko zaizkie antolatzaileei, eta 2023ko apirilaren 17a izango da bidaltzeko azken eguna.
5. Fasea: 20 taldeen ibilbide korporatiboak eta jarduerak Arrasaten 04/17-18 – 04/20
Sailkatutako 20 taldeek hainbat jarduera egingo dituzte eta elkarrekin biziko dira, esperientzia aberaste aldera. Antolatzaileak arduratuko dira bidaia ordaintzeaz eta sailkatutako taldeetako kideei Arrasaten —kooperatibismoaren sorlekuan— ostatu emateaz.
Era berean, Ibilbide Kooperatiboei esker, parte-hartzaileek aukera izango dute enpresa kooperatibo baten jarduera bertatik bertara ezagutzeko eta bazkideen arteko berdintasun- eta ekitate-printzipioaren araberako kudeaketa demokratikoaren berezitasunetatik ikasteko. Halaber, profesionalek talde bakoitzaren proiektuekin lotutako gomendioak emango dizkiete parte-hartzaileei.
6. Fasea: 6 finalisten defentsa eta irabazleak aukeratzea arrasaten egingo den amaierako ekitaldian 04/21
Arrasateko Amaia Udal Antzokia izango da, bigarren urtez jarraian, Mondragón City Challenge lehiaketaren finalaren agertokia. 2023ko apirilaren 21ean, finalerako sailkatu diren 6 taldeek beren proiektuen defentsa egingo dute eta epaimahai profesionalak irabazleak izendatuko ditu.
Ekitaldian izango dira 6 finalistak, ikaskideekin, epaimahaiarekin, tutoreekin, enpresa aholkulariekin, sailkatu ez diren gainerako taldeekin eta lehiaketaren sustatzaileekin batera. Gainera, jardunaldia girotzeko beste jarduera batzuk egingo dira.
Sariak eta kategoriak:
- 16-18 urte: Berlinera bidaia
- 19-24 urte: Estatu Batuetara bidaia
- Finalistak ez diren talde guztien artean, eta epaimahaiaren irizpidearen arabera proiekturik berritzaileena duen taldeak ‘originaltasunaren saria jasoko du, eta 800 euro jasoko ditu eskudirutan.
Ekimenaren antolatzaileak:
Arrasateko Udala, Eusko Jaurlaritza, Euskadiko Kooperatiben Goren-Kontzeilua, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa, MONDRAGON Korporazioa, Gipuzkoako Foru Aldundia, Mondragon Unibertsitatea eta Diario Vasco.
Ekimenaren laguntzaileak:
Nazioarteko Aliantza Kooperatiboa, ASEkoop, Saiolan, Azaro Fundazioa eta Arizmendiarrieta Lagunak Elkartea.