Mondragon City Challengeko partaideei harrera egin die Antolakuntzak

0
1063

Ostiral honetan Ekintzailetza Kooperatiboko Nazioarteko Txapelketaren finala jokatuko da, Amaia Antzokian. Nazioarteko txapelketaren helburua da “gazteen artean ekintzailetzaren kultura eta balio kooperatiboak sustatzera zuzentzea”.

Mondragon City Challenge-aren lehenbiziko edizioa garailea aukeratzear da. Lehiaketa honek Arrasaten du egoitza eta nazioartekoa da.

Orain gutxi parte-hartzaileei harrera instituzionala egin zaie Kulturaten, eta bertan aritu dira Maria Ubarretxena alkatea, Ander Etxeberria Mondragon Korporazioko ordezkari eta Jokin Diaz Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Soizaleko zuzendaria.

Guztira, 16 eta 24 urte bitarteko 279 parte-hartzaile aurkeztu ziren, Txile, Kolonbia, Hego Korea, AEB, Mexiko, Zibabwe, espainiar estatu eta Euskal Herrikoak.

Azarok eta Saiolanek osatutako epaimahai tekniko batek egindako lehen hautaketa baten ondoren, 18 talde sailkatu ziren enpresa-proiektu kooperatibo bat garatzeko.

Aurkeztutako ideiak banaka ebaluatu zituen epaimahai profesional batek, eta, bateratze-lan baten ondoren, kategoria bakoitzeko 3 talde finalistak zehaztu zituen:

16-18 urte arteko kategorian:

  • Ag4 – Gipuzkoa
  • H2elios – Araba
  • Oitr – Gipuzkoa

19-24 urte bitarteko kategorian:

  • Lup – Gipuzkoa eta Araba
  • Legacy – USA Y Navarra
  • Astrokoop- Txile

Mondragon City Challengeko lehen edizioko talde irabazleek honako sari hauek jasoko dituzte:

  • 16-18 urteko kateko irabazlea – Europan bidaia.
  • 19-24 urteko irabazlea – Hego Koreara bidaia (Seulgo Nazioarteko Kongresu Kooperatiboarekin batera).
  • 800 €-ko saria eskudirutan proiektu originalenari (finalistak ez diren taldeen artean erabakiko da).

Finala ostiral honetan jokatuko da, goizeko 11:00etatik aurrera, Amaia Udal Antzokian. Ekintzailetza Kooperatiboko Nazioarteko Txapelketaren final honetan finalistek beren enpresa-proiektua defendatuko dituzte.

Gaurko ekitaldian Ander Etxeberriak Mondragon Korporazioaren ikuspegia azaldu die txapelketako finalistei. Arrasateko esperientzia kooperatiboaren sorrera, baloreak, garapena, arauak, emaitzak,… azaldu dizkie.

Maria Ubarretxena alkateak eta Jokin Diaz Ekonomia Sozialeko zuzendariak parte-hartzaileei zorionak, eskerrak eta animoak eman dizkiete.

Antolatzaileak dira Arrasateko Udala, Eusko Jaurlaritza, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseilua, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa, Mondragon Korporazioa, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Mondragon Unibertsitatea.

Enpresa mentoreak dira Laboral Kutxa, Eroski, Eika, Ecenarro, Rural Kutxa, Erreka, Nergroup, Leartiker eta Dikar.

Azkenik, enpresa laguntzaileak dira Alianza Cooperativa Internacional, Eroski, ASEkoop, Saiolan, Azaro Fundazioa, Arizmendiarrietako Lagunak Elkartea, Garaia Parke Teknologikoa eta Planeta Stem.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen