Mondragon City Challenge, Ekintzailetza Kooperatiboko Nazioarteko Lehiaketa, aurkeztu dute Kulturaten

1
1600

Gaur goizean aurkeztu dute Kulturaten Mondragon City Challenge, Ekintzailetza Kooperatiboaren Nazioarteko lehen Txapelketa. Batxilergoko, heziketa-zikloetako eta unibertsitateko ikasleei zuzendutako ekimena da, eta 9 hilabeteko epean, taldeka garatuko dute proiektu kooperatibo propioa.

Txapelketa Arrasateko Udalak, Eusko Jaurlaritzak, Kooperatiben Kontseilu Gorenak, Konfekoopek, Mondragon Korporazioak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Mondragon Unibertsitateak eta El Diario Vascok antolatu dute. Proiektuak Nazioarteko Aliantza Kooperatiboa, Asekoop, Saiolan, Azaro Fundazioa, Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartea, Garaia eta Planeta Stem ere izango ditu laguntzaile.

Ekimena 16 eta 24 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta bi kategoriatan banatuko da: batxilergoko eta heziketa-zikloetako ikasleak (16-18 urte bitartekoak) eta unibertsitateko ikasleak (19-24 urte bitartekoak).

Parte-hartzaileek 5 enpresa aholkulariren laguntza izango dute: Laboral Kutxa, Eika, Ecenarro, Rural Kutxa eta Erreka. Taldeak 2 eta 4 pertsona artean egongo dira, eta hiru arlo hauetan sartzen diren proiektuak garatu beharko dituzte:

  • Teknologiko-digitala: digitalizazioa, zibersegurtasuna, etab.
  • Sanitario-Soziala: arrisku pandemikoak, osasun-sistema, etab.
  •  Energetikoa-klimatikoa: mugikortasun iraunkorra eta adimentsua, etab.


Lehenengo fasean 20 taldek parte hartzen dute, eta horietatik 6 bigarren fasera pasatuko dira. Proiektu finalistek beren ideia epaimahai profesional eta tekniko baten aurrean defendatzeko aukera izango dute. Epaimahaiak bi irabazle aukeratuko ditu, bat kategoria bakoitzerako, eta sari gisa Europan zehar bidaia bat (16-18 urte) eta Koreara bidaia bat (19-24 urte) jasoko dituzte. Gainerako 20 parte hartzaileek  800 euroko saria jasoko dute proiektuen originaltasuna saritzeko.

Otsailaren 26an amaituko da izena emateko epea, eta martxoaren 23an argitaratuko da hurrengo fasera igaroko diren 20 taldeen izena. Sariak azaroaren 19an banatuko dira Arrasateko Amaia Udal Antzokian.

Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu txapelketaren oinarriak.

Iruzkin 1

  1. Benetan beharrezkoa izan da argazki baterako 16 pertsona elkartzea segurtasun distantziak mantendu gabe? ezin zitekeen kartel bat egin eta kitto? Gainera, ziur nago ekimen hau antolatzen beste batzuk ibili direla, eta ordezkariak argazkirako agertu direla bakarrik, eliteen ondoan erreditu politikoa ateratzeko, beti bezala. Gauza gatazkatsuetarako ez daukagu alkaterik.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen