Mojategiko argiak hobetuz “%40 inguru aurrezteko” lizitazioa ireki du Udalak

0
357

Futbol eta errugbi zelaien eta atletismo pisten argiztapena hobetzeko, Udalak Europako Funtsari dirulaguntza eskatua dio. Proiektuaren aurrekontua 519.847,1 eurokoa da (BEZ barne). Kontratuaren helburu nagusia “ingurumenarekin erlazionatuta dago. %40 inguruko aurrezpen ekonomikoak aurreikusten dira elektrizitate kontsumoetan”.

Argazkia: MB artxiboa.

Egitasmo honekin lortuko dira futbol- eta errugbi-zelaietako eta atletismo pistetako “argiteria eta kontrol-sistema berritzeko behar den argiteria-sistema eskuratu eta instalatzea”.

Horretarako, proiektuak aurreikusten du “gaur egungoak ordezkatzea”. Udalak azpimarratu du “nahiz eta aurrerapen ekonomikoak lortuko ditugun, lanen helburu nagusia ez dela hori”.

Lanek bi helburu nagusi dituzte: “batetik, instalazioa hobetzea, batez ere argiztapen eta kontrolean, eta bestetik, energetikoki ahal den eta eraginkorrenak izatea”.

Halaber, “instalazioaren mantentzean ere onurak izango ditugu, ekipoen 2/3 dorreetatik lurrera bajatuko baitira”.

Kontratuaren helburua “ingurumenarekin erlazionatuta dago. %40 inguruko aurrezpen ekonomikoak aurreikusten dira elektrizitate kontsumoetan”.

Bestalde, Udalak “dirulaguntza garrantzitsu bat eskatua” du, eta “hau lortuz gero, ekintzak ekonomikoki onura nabarmenak izango zituen baita ere”.

Udalak ondoko dirulaguntza eskaera aurkeztu du kontratu hau gauzatzeko deialdi honetan:

“Kirol Kontseilu Gorenaren dirulaguntzak eta laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezartzen dituena kirol-turismo jasangarria sustatzen duten kirol-instalazioak eta -espazioak hobetzeko eta optimizatzeko azpiegituren titular diren erakunde publikoei, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren Europako funtsen kargura”.

Ildo honetan, Udalak ohartarazi du “baldin eta Arrasateko Udala, azkenean, laguntza horien onuradun bada, laguntza horiek arautzen dituzten oinarrietan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte obrek, eta enpresa esleipenduna izango da egin beharreko obretarako eskatzen diren baldintzak betetzearen arduraduna”.

Era berean, “lanetan obra zibileko lan osagarri batzuk egin beharko dira, nahiz eta askogatik kopuru handiena material hornidurari dagokio”. Berrikuntza egiteko ondorengo lanak egitekoak dira:

“Oraingo proiektoreak desmuntatzea; koadroak aldatzea zutabe tokietan; proiektore berriak jartzea; erregulazio eta kontrol sistema jartzea; elikatze linea proiektoreen eta zutabe tokiko koadroen artean; legeztatzeko proiektua; eta abian jartzea eta gauez eskoratzea”.

Lan hauek guztiak egiteko aurrekontua 519.847,1 eurokoa da (BEZ barne), eta kontratuaren iraupena “8 astekoa” izango da, “kontratua sinatuko denetik aurrera”. Instalazioen “gutxieneko berme epea 3 urtekoa” izango da.

Egitasmo honek aurrera egiteko, Udal-Gobernuak martxoaren 14an egindako bileran onartu zituen balizko lanen baldintza tekniko eta juridiko-administratiboak.

Udalak lizitazioa ireki du, eta ondorioz proiektua gauzatzeko interesa duten enpresek euren proposamena Udalari aurkeztu ahal diote.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen