Mississippi Queen & The Wet Dogs taldea izango da Gaztetxean Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan

0
315

Ostegun honetan, martxoak 31, Mississippi Queen & The Wet Dogs taldea izango da Arrasateko Gaztetxean, 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan.


Mississippi Queen & The Wet Dogs Bilbon sortu zen 2015ean. Hasieran musika beltza egiteko bikote gisa sortu zuten Ines Eleuteriak eta Aitor Zorriketak. Gerora, taldea hazi egin da eta ibilbide emankorra egin du.


2019an taldeak ‘Try me’ lan luzea kaleratu zuen rock-and-rolla, soula eta funky modu dotorean jasotzen duena; eta 2020an Sonidos Mans eta SubeRock rock lehiaketak irabazi zituen.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen