Mississippi Queen eta The Wet Dogs bizitasuna transmititu dute

0
241

Funky, rock, soul,… doinuak plazaratu ditu, abesti batzuetan Noa abeslariarekin eta Gonzalo Portugal gitarristarekin. Covid-aren aurkako neurriak hartuta, publikoak Herriko plaza bete zuen.

Funky, rock, soul eta blues kantuak eskaini zituen Bilboko taldeak atzo arratsaldean. Errepertorioan baladak eta erritmo biziagoak tartekatu zituen.

Taldeak bi musikari izan zituen lagun abesti batzuetan: Noa abeslaria, minutu batzuk lehenago Arotz plazan kontzertua emana zuena, eta Gonzalo Portugal gitarrista abila.

Publikoak gustura jarraitu zuen emanaldia eta txalo beroak eskaini zizkion taldeari. Gaur Arrasate Bluesek aurrera jarraitzen du, ondoko kontzertuekin:

Estitxu 12:00etan Portaloian, Mario Fernandino 13:00etan Arbolapetan, gogoratu Dixie Band-en emanaldia bertan behera geratu behar izan zela, eta Willy (Los Brazos) 19:00etan Arbolapetan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen