Mirari Plazaola arrasatearrak Trikitilari Gazteen Txapelketa irabazi du Zarautzen Irati Arzelusekin batera

0
598

Argazkia: Zarauzko Hitza.

Euskal Astearen barruan, Trikitilari Gazteen Txapelketaren 41. edizioa lehiatu zen atzo Zarautzen. Mirari Plazaola arrasatearrak eta Irati Arzelus lazkaoarrak irabazi zuten txapelketa. Plazaola eta Arzelus ere txapeldun izan ziren 2018an eta 2019an, eta bigarren geratu ziren 2020an.

Bigarren sailkatuak Araitz Etxaniz azkoitiarra eta Enaitz Alberdi azpeitiarra izan ziren. Guztira sei bikotek parte hartu zuten txapelketan.

PARTE HARTZAILEAK

1 Irati Arzelus eta Mirari Plazaola (Lazkao / Arrasate)

2 Ianire Segurola eta Elaia Diaz (Hernani / Astigarraga)

3 Maitane Iturrioz eta Eider Amenabar (Villabona / Errenteria)

4 Ane Urbieta eta Nerea Lopetegi (Zestoa)

5 Araitz Etxaniz eta Enaitz Alberdi (Azkoitia / Azpeitia)

6 Eider Garro eta Araitz Elizalde (Hernani)

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen