MINBIZIAREN AURKAKO IKERKETAK ETA ARRETAK JARRAITZEKO, BOLUNTARIOAK ZEIN BAZKIDEAK BEHAR DIRA

0
1982

Argazkia: MB artxiboa / Beheko testua: MAG.

Minbiziaren Aurka Gipuzkoan Elkarteak arreta integrala eskaintzen du, pertsonaren ongizate fisikoa, emozionala eta soziala kontuan hartuta. Besteak beste, zerbitzu hauek eskaintzen ditu, guztiak doakoak eta ez da bazkide izan behar horiek jasotzeko:

  • Arreta psikologikoa
  • Haurren eta gazteen psikologoa
  • Arreta soziala
  • Ariketa fisikoa
  • Erizaintza
  • Nutrizioa
  • Fisioterapia
  • Erretzeari uzteko terapia
  • Laguntzeko boluntariotza
  • OncoTips plataforma digitala, informazioa eta baliabide erabilgarriak eskaintzen dituena

Arrasateko egoitzan bertan, aurrez aurre, honako profesional hauek daude lanean: gizarte-langile bat, psikologo bat eta prebentzioko psikologo bat.

Ainhoa Oregui gizarte langileak, Arrasateko egoitzako erreferentziazko profesionala da, eta arreta hurbila, irisgarria eta jarraitua eskaintzen du bai pazienteei bai haien senideei, une bakoitzean behar dituzten baliabide eta laguntzetara bideratuz.

Nahia Garatea psikologoak, berriz, paziente onkologikoen eta haien senideen zein zaintzaileen laguntza emozional eta psikologikoa lantzen du, gaixotasun-prozesuak dakarren eragin integrala ulertuta.

Azkenik, Ainhoa Barrena prebentzioko psikologoak minbiziarekin lotutako arrisku faktoreekin editen du lan, hala nola sedentarismoarekin, obesitatearekin edo tabakoaren kontsumoarekin. Bere helburua bizi‑ohitura osasungarriak sustatzea da, eta, horrez gain, herritarrak baheketa‑programetan parte hartzea bultzatzea, detekzio goiztiarraren garrantzia landuz.

Elkarteak Debagoieneko boluntario-taldea osatzeko deia egiten du. Pertsona boluntarioen ekarpenari esker, dirua biltzen jarraitu daiteke, doako zerbitzu eta arreta horiek bermatzeko eta minbiziaren ikerketan inbertitzen jarraitzeko.

Era berean, eskualdeko herritarrei bazkide egiteko gonbidapena luzatu nahi da. Gaur egun, elkarte gipuzkoarrak 1.000 bazkide baino gehiago ditu Debagoienean, eta haien laguntzari esker posible da zerbitzuak mantentzea eta ikerketa sustatzen jarraitzea.

Elkartean bilatzen ari garena boluntarioak dira Debagoieneko eskualdean egiten ditugun jardueretarako. Jarduera mota desberdinak ditugu.

Boluntariotza egiteko interesa duten pertsonekin elkartzen gara lehenik, haien interesak eta motibazioak ezagutzeko. Gainera, zein jardueratan parte hartu nahiko luketen eta zenbat denbora eskaini dezaketen aztertzen dugu. Horren arabera, elkarrekin ikusten dugu zer egin dezaketen eta zein boluntariotza mota egokitzen zaien ondoen.

Informazio gehiago nahi izanez gero, 943 45 77 22 telefonora deitu edo gipuzkoa@contraelcancer.es helbidera idatzi daiteke.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen