Nerea Iturrioz Rodriguez ikerlariak bere ezagutzak partekatuko ditu asteazken honetan Minbiziaren Aurka Gipuzkoaren egoitzan.
Irudia: Emakumeak Zientzian.
Hitzaldiak ‘Nola artatzen da gaur egun minbizia?’ du izenburu, eta herritarrentzat zabalik egongo da.
Ezagutza jakingarriak Pablo Uranga kaleko 6. zenbakiko lokalean partekatuko dira, arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara. Izena emateko deitu 943 45 77 22 zenbakira.




