Mikel Reparaz: “Zuria izateak arrazakeriaren motxilarik gabe bizitzea esan nahi du AEBetan”

0
534

AEDk antolatuta, Ainhoa Vitoria kazetari arrasatearrak Mikel Reparaz 2013 eta 2018 artean Ameriketako Estatu Batuetan izan zen EITBko berriemailea elkarrizketatu zuen atzo. Kazetariak idatzitako ‘Amerikako arrakalak’ liburua abiapuntutzat hartuta, Ameriketako Estatu Batuetako egoera politikoa aztertu zuten elkarrizketan.

Kazetari nafarrak New Yorkeko korrespontsal gisa EITBrentzat egiten zituen eguneroko kronikak hartu zituen abiapuntutzat. AEBetako arazo politikoak jorratzen ditu liburuan, eta, batez ere, arrazakeriarekin zerikusia dutenak. “Arrazakeria sistematiko bat agertzen da AEBetan, jatorri historikoa duena, Estatu Batuen sorreratik datorrena.” Reparezek azpimarratu zuenez “azken urteetan egoerak okerrera egin du Trump boterera igo zenetik. Obamaren agintaldian egin ziren aurrerapen asko galdu egin dira”. Gehitu zuen ere “Estatu Batuetan arrazak definitzen zaituela. Zuria izateak arrazakeriaren motxilarik gabe bizitzea esan nahi du”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen