Orain arte, Dirty Brotherseko lagunek edota Neallta Fola taldeak esaterako eman dute zuzenekoa Oñatin. Barran biltzen den dirua ASPANOGI elkartera zuzentzekoa da, minbiziaren aurkako borrokara.
Mikel Perea arrasatearra duela 10 urte joan zitzaigun, baina bere lagunek gogoan dute, eta kontzertua handia antolatu zuten gaurko.
Ekitaldi jendetsua Oñatiko Gaztegunean ospatzen ari da, eta jaialdian talde ugari igoko dira oholtzara: Dirty Brothers, Enboskada, Aggressive Combat, Never Surrender eta Neallta Fola. Baita GBH, Arkada Social eta Bladders.
Azpimarratzekoa da talde hauetako batzuk ez direla aspalditik oholtzara igo, baina Mikel Perearen omenaldia parte hartu nahi izan dute.
Gainera, barran lortuko den diru guztia ASPANOGI elkartera zuzentzekoa da. Elkarte gipuzkoar hau minbizia duten adingabeen familien elkartea da.