Mikel Oteizak ‘Estoy a tu lado’ abestia aurkeztu du Youtube plataforman

0
1269

Arrasatearra 15 urterekin hasi zen musikaren munduan, 90eko hamarkadan Arsenal punk-rock taldearekin. Duela 3 edo 4 urte musikaren mundura itzultzea erabaki zuen, azken urteak magian eman ondoren.

Mikel Oteiza arrasatearrak bere bigarren abestia aurkeztu du Youtube plataforman, ‘Estoy tu a lado’ izenburupean. Oteiza 15 urterekin hasi zen musikaren munduan, 90eko hamarkadan Arsenal punk-rock taldearekin, eta 10 urtez jo zuen taldearekin. Duela 3 edo 4 urte musikaren mundura itzultzea erabaki zuen, azken urteak magian eman ondoren. Arrasaten oso ezaguna da bere ikuskizunengatik.

Pop-rock estiloarekin, “Zital samarra”, Youtubeko bere kanalean eskuragarri dauden bi abesti grabatu ditu ‘Estoy a tu lado’ eta ‘Carta desde el cielo’. Bere asmoa diskografikoekin harremanetan jartzea da, 10 abestiko disko bat grabatzeko. Pandemiak eragindako egoerarengatik ,grabazioak bere etxean egiten ari da, eta Castellon hiriko Kronberg Records & Feelnoise ekoiztetxea ari da grabazioak moldatzen. Ekoizleak Carlos de Lopez eta Javier Losada SGAEko presidenteorde ohia dira.

Lan hau Oteizak musika eta magia batzen dituen proiektu baten barruan sartuko litzateke. Arrasatearrak berrogeialdia aprobetxatu du gai berriak konposatzeko eta aspaldian buruan zuen proiektua aurrera eramateko. “Denbora librea dudanean, sortzeko beharra pizten zait, eta etxean egon behar izan dugun bitartean ez aspertzeko balio izan dit.”

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen