Mikel Erentxun izan da San Juan jaietako egitaraua ixteko arduraduna. Musikari donostiarra ‘Amigos de guardia’ biran murgilduta dabil eta gaur Arrasaten izan da. Duncan Dhuren abesti ezagunenak jo ditu, baita ere, bere bakarkako diskoenak. Arrasatearrek Herriko plaza bete dute eta donostiarraren abesti ezagunenak abestu dituzte.














