Udalak azaldu duenez, hitzaldian izateko “aldez aurretik izena eman behar da”. Ekitaldian “dokumentuak berritzeaz, atzerritarren eskubideez, familia berriz elkartzeaz, egonaldiaz edo egoitzaz jardungo da”.
Argazkia: MB artxiboa / Beheko testua eta kartela: Udala.
Datorren ekainaren 7an atzerritartasunari buruzko hitzaldia izango da Kulturaten. Jokin Zaitegi aretoan izango da arratsaldeko 18:00etan. Aldez aurretik izenemateak.arrasate.eus webgunean (https://izenemateak.arrasate.eus/eu/atzerritartasunari-buruzko-hitzaldia/) izena eman beharko da. Gehieneko aforoa 50 pertsonakoa izango da. Hitzaldia egin ahal izateko gutxienez 10 pertsonako taldea osatu beharko da.
Dokumentuak berritzeaz, atzerritarren eskubideez, familia berriz elkartzeaz, egonaldiaz edo egoitzaz jardungo da bertan.
Arrasateko Udalak, bere aniztasun sailaren bitartez, Eusko Jaurlaritzak eta Biltzen integraziorako eta kultura arteko bizikidetzarako euskal zerbitzuak antolatzen dute.
