Migratzaileen eskubideak eta agiriak azalduko ditu Biltzenek hitzaldi bidez

1
232

Ekitaldia maiatzaren 8an izango da Kulturaten, Udalak eta Jaurlaritzak antolatuta. Antolakuntzatik ohartarazi dute “aldez aurretik izen eman behar dela”.

Argazkia: MB artxiboa / Beheko testua: Udala.

Datorren maiatzaren 8an atzerritartasunari buruzko hitzaldia izango da Kulturaten. Jokin Zaitegi aretoan izango da arratsaldeko 18:00etan. Aldez aurretik izenemateak.arrasate.eus webgunean izena eman beharko da. Gehieneko aforoa 50 pertsonakoa izango da.

Dokumentuak berritzeaz, atzerritarren eskubideez, familia berriz elkartzeaz, egonaldiaz edo egoitzaz jardungo da bertan.

Arrasateko Udalak, bere aniztasun sailaren bitartez, Eusko Jaurlaritzak eta Biltzen integraziorako eta kultura arteko bizikidetzarako euskal zerbitzuak antolatzen dute.

Iruzkin 1

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen