Migranteei erregularizazioari buruzko informazioa eman die Biltzenek

0
341

Ekitaldia ondoko gaietaz aritzekoa zen: bizileku- eta lan-baimenak, berritzeak, familia-elkartzeak, ikasketengatiko egonaldiak, gizarte- eta lan-errotzeagatiko erregularizazioa, erkidegoko pertsonen eta haien senideen araudia, eta nazionalitaterako sarbidea, besteak beste.

Hitzaldi informatiboa Biltzen (Eusko Jaurlaritzako Atzerritartasun arloko Laguntza Juridikoko Zerbitzuak) eta Udalak antolatu zuten.

Ekitaldia atzo arratsaldean egin zen Kulturaten, eta zuzenduta egon zen migranteei eta migranteekin familia-harremanak edota lan-harremanak dituztenei.

Hitzaldia migratzaileen erregularizazioari eta haien bizitzako hainbat eremutan duten eraginari buruzkoa izan zen. Horrela, ondoko gaiei heltzekoa zen:

Bizileku- eta lan-baimenak, berritzeak, familia-elkartzeak, ikasketengatiko egonaldiak, gizarte- eta lan-errotzeagatiko erregularizazioa, erkidegoko pertsonen eta haien senideen araudia, eta nazionalitaterako sarbidea, besteak beste.

2022 erregelamenduaren erreformaren berrikuntzak ere azaltzekoa zen. Oro har, ekitaldiak helburu izan zuen pertsonen zalantzak argitzen laguntzea, batez ere Arrasaten bizi diren atzerritar jatorriko kolektiboari.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen