Mexikoko soinuak Herriko Plazan, Estampas de Mexicoren eskutik

0
2144

San Juanetako egitarauaren barruan Mexikoko folkloreak hartu ditu kaleak eta Herriko plaza. Estampas de Mexico taldeak bi emanaldi eskaini ditu: lehenik, 20:00etan, kalejira egin dute herriko kaleetan zehar, herritarrak dantzan jarriz; eta ondoren, 22:30ean, kontzertua Herriko Plazan.

Plaza lepo bete da eta jendeak gogoz hartu du mariachiaren erritmo beroa: rancherak, sonak eta bolero klasikoak entzun dira gaueko giro beroan. Emanaldia kolorez, musikaz eta umorez beteta egon da, eta taldeak ikusleen txalo zaparrada jaso dute. Mexikoko kulturaren ordezkari bikain gisa, Estampas de México-k arrasto ederra utzi du San Juanetan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen