Durangaldeko Juanmi musikaria The Kraven metal taldearekin aritu ohi da, baina Arrasaten kontzertu akustikoa eskainiko du, besteak beste, Incubus taldearen bertsioak eskainiz. Kontzertua martxoaren 24an (ostirala) izango da gaueko 23:30ean Ferixalekuko kafetegi-tabernan.