Gaur (urtarrilak 20) Aramaioko Balarrasa eta Oñatiko Broken Legacy taldeek joko dute. Gauza bera egingo dute otsailaren 10ean Bilboko Conflict Noise, Bilboko Hex eta Galiziako Balmog.
Gaurko (ostirala) jaialdia gaueko 22:30ean hasiko da, eta sarrera 3 eurokoa izango da. Otsailaren 10eko (eguakotxa) kontzertuari gaueko 21:30ean ekingo diote, eta sarrera 5 eurotan dago.
Bestalde, gogoratzekoa da bihar The Potes-ek 10. urteurrena ospatuko duela, ErNE taldearekin eta lagunartean. Jaialdia 22.00etan hasiko da, eta sarrera 5 eurokoa da.