Merkemerkaua kalitatezko pagotxak eskaintzen dabil kale-animazioarekin

0
814

Gaur (zapatua) ere zabalik jarraituko du Ibai-Arteren azoka, goiz eta arratsaldez. Gainera, Ad Libitum txaranga eskoriatzarrak ere kaleak bizituko ditu.

Ostegun eta larunbat arteko egitarau hau Ibai-Artek antolatu du, Arrasateko Trikitixa Eskolarekin batera, eta Arrasateko Udalaren zein Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin.

Atzo, ostirala, 20 denda inguru kalera atera zituzten euren pagotxak, trikitixa eskolaren ‘Eskola Plazara’ jaiarekin eta Portaloiko kontzertuarekin.

Gaur, zapatua, azokaren azken eguna izango da, eta ordutegi hau izango du: goizeko 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara izango dira zabalik.

Udaberri-udako denboraldiko produktuak prezio ekonomikoan eskainiko dituzte: moda, lentzeria, osagarriak, oinetakoak, ilerako produktuak, etab.

Hori gutxi ez eta Ad Libitum txaranga eskoriatzarrak kaleak are bizituko ditu, 18:00etatik aurrera, Maiatzaren Lehena plazatik abiatuta.

Merkemerkauko pagotxak ondoko denda eta kokalekuetan eskura izango dituzu:

Ibai-Arteren webgunea

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen