Merkemerkaua dela eta, aldaketak izango dira komertzioen hondakinen bilketan larunbatean

0
957

Testua: Mondraberri.

Gaur (ostirala) eta bihar Merkemerkaua ospatuko da Arrasaten eta dendariek euren erakustokiak etab. kalera aterako dituzte. Hori dela eta, kartoiaren eta organikoaren bilketa egiten duten kamioiak ezingo dira alde zaharrean ibili.

Ondorioz, Mankomunitateak merkatariei dei egiten die “kartoiaren eta organikoaren bilketa zerbitzua erabili nahi baduzue, zuen kartoia eta organikoaren edukiontzia ate aurrean utzi ordez, gertuen duzuen edukiontzietara eraman beharko duzue [zapatuan] goizeko 10etarako”.

“Goizean zehar, kamioia bertatik pasatuko da, kartoia jaso eta bertan dauden edukiontziak hustuko ditu. Ondoren, edukiontzia zuen komertziora bueltan jaso beharko duzue. Aldaketak kale hauetako komertzioei eragiten die”:

-Zerkaosteta
-Iturriotz
-Erdiko kale
-Ferrerias
-Olarte
-Maalako Errebala

Mankomuniktaeak “mila esker eta barkatu eragozpenak” adierazi nahi die kale horietako merkatariei.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen