Matxura Nafarroa etorbidean gertatu da.
Argazkia: MB artxiboa.
Arrasateko Udalak jakinarazi duenez, bihar, asteartea, arratsaldeko 16:00etatik aurrera, ur mozketa orokorra izango da herri osoan. Mozketaren arrazoia Nafarroa Etorbideko ur-sarean gertatu den matxura bat da. Udalak jakinarazi duenez, gaur, astelehena, matxura aurkitzeko lanak egiten aritu dira, “ahalik eta lasterren lan egiten saiatuko gara, baina ez dakigu zenbat denbora behar den konpontzeko, eta, beraz, zenbat iraungo duen ebaketak.”
Norbaitek honen ardura izango du?
Orain gutxi arte hor bertan lanak egin dituen enpresa erraldoiaren errua baldin bada espero dut erantzukizunen bat izatea eta herriak indemnizazio bat jasotzea…
Eta ezin ahal da konponketa egin herritarrak, denda eta hostalariei ahalik eta kalte gutxien egiteko beste ordutegi baten?
Gauean ezin ahal da matxura konpondu?
Nork ordainduko du kaltetuei lanak iraiten dauen denbora? Udalak?