Aiestaranek ‘Iragana astintzen’ zikloaren azken hitzaldia emango du

0
677

Argazkia: MB artxiboa.

Arrasate Zientzia Elkarteak antolatuta, Mattin Aiestaranen ‘Irulegi, bidaia arkeologiko bat baskoien lurraldera’ hitzaldiarekin emango zaio amaiera aurtengo ‘Iragana astintzen’ hitzaldi-zikloari. Hitzaldia bihar, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan izango da Kulturateko areto nagusian.

Mattin Aiestaran arkeologoa Irulegiko gazteluaren ondoan Irulegiko eskua aurkitu zuen taldearen zuzendaria da. Aztarna arkeologiko hori bertan zegoen Burdin Aroko herrixkako aztarnategian azaldu zen, 2021eko ekainean. Sorioneku jartzen duen aztarnaren gainean emango du hitzaldia, lehen eskutik, berak bizi izan zuena azalduz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen