Matraila Kirol Taldeak La Lezera irteera antolatu du

0
1903

Matraila Kirol Taldeak kirol proposamena luzatu du udarako: uztailaren 26an, La Lezeko koban arroila jaitsiera egingo dute. Irteera goizeko 08:00etan izango da, eta parte hartzeko plazak mugatuak direnez, azkar ibiltzea gomendatu dute antolatzaileek.

Taldeak sare sozialetan iragarri duenez, “dena ez da ba boxeoa izango, ezta?”, eta gaineratu dute nahiz eta kontaktu kiroletan oinarritzen diren, kirol gutxitu eta alternatiboei ere tokia eman nahi dietela. Izena emateko, Matrailako kideekin harremanetan jarri edo sare sozialetako mezu pribatuen bidez idazteko aukera dago.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen