Material eta elikagaien bilketa Gaztetxean uholdeen ondoren Valentziari laguntzeko

0
355

DANAk eragindako uholdeen ondorioz Valentziako biztanleek bizi duten egoera zailari erantzuteko, datorren larunbatean, azaroak 9, jardunaldi solidarioa egingo da, beharrezkoak diren elikagaiak eta materialak biltzeko. Bilketa Arrasateko Gaztetxean egingo da, 10:00etatik 20:00etara, “Valentziako langile klasearekin elkartasuna antolatu!” lelopean.

Zer eraman: Elikagai ez galkorrak, esnea (laktosarik gabekoa ere) gluten gabeko elikagaiak, pixoihalak, higiene
pertsonalerako produktuak, lanerako materiala (eskularruak, musukoak, botak, eskoboiak, palak, babes betaurrekoak…),
biltegiratzeko kutxak…

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen