Matah abeslariak ‘Sound’ diskoa aurkeztuko du gaur, larunbata Iratin

0
2768

Beheko testua eta kartela: Irati taberna-topagunea.

Matah musika urbanoko abeslaria da, Reggae erritmoan, Dub eta Sound Systemetan aritzen dena.

Bartzelonako underground eszenan hasi zuen bere ibilbidea, hamar urtez La Kinky Beat taldeko liderra izan zelarik.

2003-2013 urteen artean irau zuen proiektu horrekin Europako eta Latinoamerikako jaialdirik onenetan aritu zen, Erresuma Batutik hasi eta Brasileraino, Glastonbury (UK), Dour festival (Belgika), Womex edo Bogota-ko Rock al Parque bezalako jaialdietan esaterako.

Punkaren, elektronikaren edo jazzaren eraginez, gaur egun reggaearen kulturan oinarritutako ibilbidea egiten jarraitzen du, normalean Chalart58 eta Adala artistekin elkarlanean.

2025ean Fermin Muguruza euskal artistaren nazioarteko biran ere aritu da.

2018an “In a Bubble” singlea kaleratu zuen Chalart58 ekoizlearekin batera, eta dagoeneko 3 milioi erreprodukzio ditu abestiak online plataformetan.

2025ean “Sound” izeneko diskoa argitaratu berri du, 10 abestiz osatua, La Panchita Records etxeak argitaratua, eta hura aurkezten hasiko da urte amaieran, oraingoan ere zuzenekoetan Chalart58 lagun duela.

Matah-k ‘Sound’ kaleratu du, bere bakarkako lehen albuma: bidaia intimoa reggae kulturan eta sound system-ean zehar

Musikaren munduan ibilbide luzea egin ondoren, Matah abeslariak “Sound” diskoa argitaratu du.

Lan hau modu organikoan sortu zen, reggaearen kulturan oinarritutako bere azken etapa artistikoaren testigantza gisa, arreta berezia jarriz Sound System unibertsoaren barruan duen esperientzia pertsonalari.

“Sound” soinu-ekosistema horretatik igarotzea ikuspegi intimo eta propio batetik kontatzen duten abestien bilduma da.

Albuma estilo ezberdinetan murgiltzen da, non soinua bidea ez-ezik, protagonista ere bihurtzen den. Matahren proposamenak soinuak erdigunean duen musikaren aldeko apustua egiten du, generoaren mugak zabaltzen dituzten testura eta ñabardura berriak aztertuz.

Chalart58 diskoarekin batera ekoitzia, gainera, Adala artista katalanaren lankidetza nabarmena du diskoak, “Gira el vinil” abestian parte hartzen baitu, eta haren hitzak ere sinatzen ditu, musika-bidaia honi dimentsio liriko paregabea emanez.

Sound soinu manifestu bat da, nortasun adierazpen bat eta baxu eta biniloetan zehar darion kultura handi bati omenaldia.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen