Martxoaren 6an ospatuko da Arrasateko 6. TXOTXPARTA

0
1142
txalaparta

Zabolain sagardotegian afaria egingo dute alboka, pandero eta txalapartaz girotuta. Aurten berritasun bezala menu beganoa ere egongo da aukeran, aurrez esanda.

Testua eta argazkiak: Arrasateko Ttakun Txalaparta Taldea.

Arrasateko Ttakun Txalaparta taldeak 6. Txotxparta jaia antolatu du martxoaren 6rako, ostirala. Asmoa da iaz bezala 50 laguneko autobus bat  sagardotegira joatea.
2018an 25. urteurrena ospatu ondoren 2020a ere ekimenez beteta etorriko da. Zabolain sagardotegian afaria egingo dugu alboka, pandero eta txalapartaz girotuta.
Prezioa 40 €koa da (Sagardotegira joateko eta etortzeko autobusa barne).  Izen ematea Jai Zale tabernan egin daiteke martxoaren 3a baino lehen. Aurten berritasun bezala menu beganoa ere egongo da aukeran, aurrez esanda.

Egitaraua

19:00: Poteo animatua Jaizale tabernan hasita.

20:30: Autobus irteera Garibai geltokitik.

21:30: Afaria Zabolain sagardotegian.

00:00: Sagar Challenge.

01:00: itzulera ordua.

Iazko berritasunari jarraiki aurten ere “Sagar Challenge” izango da, erronka eta umorez beteriko ekimena, beraz ez da sorpresarik faltako.

Gonbidatuta zaudete guztiok!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen