Martxan gaude jada, badator 27. ikasturtea Txatxilitarrontzat!!!

0
534

Bideoa eta testua: Txatxilipurdi Elkartea.

Urtero legez, iraila hasieran burutzen dugun elkarteko mintegian izan gara aste honetan. Ozaetako GaraiOn Sorgingunean eman ditugu bi egun. Aurtengo mintegian, bizitzen ari garen ezohiko egoera kontuan hartuta, aldaketak burutu behar izan ditugu. Hortaz, talde txikiagoetan elkartu behar izan gara, egunak ere bereiztuz. Hala ere, hau ez da oztopo bat izan guretzat eta osasun neurriak bermatuz, talde izaera eraiki, hausnartu, partekatu eta ikasturteko norabidea finkatzeko balio izan digu. Tartean, Covid 19ak gure bizitza zein lanean nola eragin duen aztertzeko aukera izan dugu. Horrez gain, elkartearen bueltan ematen ari diren esperientzia ezberdinen berri izateko tartea hartu genuen esperientzien azoka dinamikaren bitartez. Nahiz eta aurten mintegi ezberdin bat burutu behar izan dugun, inoiz baino indar handiagoa bildu dugu, aurtengo urteak dakarrenari ilusio eta gogoz heltzeko. Ikasturte berri honetan ere, ametsak egi bihurtzera goaz!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen