Martxan da 14. Huhezinema, Euskal Film Laburren Jaialdia

0
363

Datorren otsailaren 16a bitartean irekita dago film laburrak aurkezteko epea. Aurten, berrikuntza bezala, Komedia Saria ere emango da.

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatzen du urtero Huhezinema lehiaketa.

Antolatzaileek adierazten duen bezala “urte gogorra izan da eta pandemia egoerak momentu zailak ekarri dizkigu. Egoera latz horietan zinema pertsona askoren irtenbide eta ihesbidea izan da, egunerokoa jasangarriagoa egiten lagunduz. HUHEZINEMA Euskal Film Laburren Jaialdia-k 13 urte daramatza martxan ikusle, sortzaile eta babesleen laguntzaz. Aurten, bizi izan dugun egoera latz honi ere aurre egingo diogu eta HUHEZINEMA Euskal Film Laburren Jaialdiaren 14. edizioa aurrera eramango dugu”.

Edozein gai edo estiloko film laburrak aurkeztu ahal izango dira. Sail Ofizialean, 10 finalista aukeratuko dira eta bakoitzak 200 euroko diru sarrera jasoko du proiekzio eskubideen truke. Sail Ofizialean eta Mondragon Unibertsitatea Sailean berriz, 4.000 euro baino gehiago banatuko dira, kultura eta sormenaren egoera latzari bultzada bat emateko asmoz.

14. Huhezinema jaialdiaren inguruan egingo diren ekintza guztiak (Hautatutako film laburren proiekzioak / Sari banaketa / Masterclass…) 2021eko martxoaren 16tik 18ra antolatuko dira. Oraindik jaialdiaren formatua ez da aukeratu COVID-19 dela eta. 

Sortu zenetik, 2008. urtean, “Kultur ekitaldien antolaketa” izeneko lan proposamenaren barruan, ikus-entzunezko graduko 4. mailako ikasleek antolatzen dute erreferentziazkoa bilakatu den jaialdia.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen