Markeliñek amaiera emango dio gaur Udazabal ekimenari

    0
    930

    Bizkaiko konpainiak ‘Psike’ ikuskizuna aurkeztuko dute gaur Zaldibarren.

    Aurtengo Udazabalari amaiera emateko, Markeliñe konpainiak ‘Psike’ ikuskizuna eskainiko du gaur gaueko 22:30ean Zaldibarren. Markeliñek keinuetan eta ikusmenean oinarritutako ikuskizunak sortzen ditu. Ikus-zainketa, antzezleen keinu gaitasuna eta objektuei buruzko ikerketa, gure egiteko modua bereizten gaituen ezaugarriak dira. 25 urte baino gehiago daramate eszenatokien gainean.

    Oraingoan ‘Psike’ ikuskizuna aurkeztuko dute. Kaleko artista bat emanaldirako aurreikusita dagoen gunera helduko da eta bere frustrazioa eta haserrea erakutsiko ditu, ez duelako lortzenaintzatespena eta txaloak jasotzeko nahia. Gaueko kale ikuskizun honek 60 minutuko iraupena du, eta helduei zuzenduta dago.

    ERANTZUN BAT UTZI

    Zure iruzkina utzi, mesedez!
    Sartu zure izena hemen