Udazabal programazioaren barruan, gaur, asteartea, Markeliñe kaleko antzerki konpainiak ‘Homiens’ antzezlana eskainiko du. Uztailaren 1ean Berrizko jaietan estreinatu ondoren, arratsaldeko 20:00etan igoko dira oholtzara Seber Altube plazan. Euria egiten badu, Biteri plazara eramango dute.
Nolakoak ziren paleolitoko izakiak? Obra honekin une horretara joan gura dute, haiekin lotzen gaituenari buruz hitz egiteko. Hitz barik, Markeline-ren erara, eboluzio prozesuaren mugarriak adierazten dira. Umorea, irudi harrigarriak, musika, dantza… eta giza balioak. Hori guztia Markeliñek estreinatu berri duen kaleko ikuskizun honetan.




