Aniztasun astearen barruan, bihar, osteguna, arratsaldeko 18:00etan, Jokin Zaitegi gelan, ‘Txanogorritxu’ ipuin tradizionala kontatuko du Maritere Ruiz de Alegriak frantsesez. Ipuina euskarara ere itzuliko da.
Ipuin kontaketa 5 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago, eta parte hartzeko izena aldez aurretik eman beharko da helbide elektroniko honetan: kulturate@arrasate.eus.




