García Lorca federazioak antolatuta, flamenko saioaz gain, agape bat ospatuko da larunbat honetan.
Argazkia: Maria Rubí.
Al-Andalus zentroak kultur jardunaldi bat hartuko du zapatuan, Euskadiko Andaluziar Elkarteen Federazioak (García Lorca federazioak) antolaturik.
Arratsaldeko 18:30ean agintariei eta bazkideei ongietorria emango diete, eta 18:45ean Maria Rubí y CIA taldearen kontzertua hasiko da.
Iluntzeko 20:00etan agape bat ospatuko dute bertaratuko direnek, eta 21:00etan kultur jardunaldiaren amaiera izango da. 21:15ean autobusak abiatuko dira.