Maren abeslari bakarlariak amaiera eman dio aurtengo Kulturate Akustikoaren hamabigarren edizioari. Abeslari bilbotarra artista polibalente baten definizioa da. 11 urterekin hasi zen bere lehen abestiak idazten. 2018an, 14 urterekin, ‘Alguien sin verguenza’ lehen diskoa argitaratu zuen, berak idatzitako 5 kanturekin. Aurten ‘Margaritas y Lavanda’ estudioko lehen diskoa aterako du eta kontzertuan zehar zenbait abesti entzuteko aukera izan dute arrasatearrek.