Kartela: Euskal Herriko semeak.
Irailaren 27an, Mararen aldeko 1. moto irteera solidarioa egingo da Arrasatetik abiatuta. Gainera, Jose Maria Arizmendiarrieta plazan (lehengo Laubide plazan) jaialdia ospatuko da eguerdian eta arratsaldean.
Jakina denez, Mara arrasatearrak cln1 gaixotasun arraroa sufritzen du, eta berari laguntzeko, ‘Euskal Herriko Semeak’ moto elkarte solidarioko herriko ordezkariek ekimen hau antolatu dute.
Honako egitaraua prestatu dute:
- 9:30etik 11:00etara: Izen-emateak.
- 11:15ean: Moto irteera abiatuko da (Geldialdia egingo dute Kursalen pintxoekin).
- 14:00etan: Moto irteeraren amaiera Laubide plazan.
- 14:30ean: Dj Goikok alaitutako bazkaria.
- 17:00etan: Babesleek emandako oparien zozketa.
- 19:00etan Jaiaren amaiera sopresa batekin.
- (Egunean zehar Sambamañak batukada joko du)
“Irailaren 27an denok Mararekin ibiltzera” lelopean, Mararen aldeko ekimenean parte hartzera animatu dute jendea. Izena emateko aukera ere badago Laboral Kutxako ES84 3035 0001 52 0010163849 kontu korronte zenbakian. Bi aukera daude: biran bakarrik izena ematea, 5 euroren truke, edo bira eta osteko bazkarian parte hartzea, 20 euroren truke.




