MARA HAURRARI LAGUNTZEKO EKIMENA ANTOLATU DUTE IRAILAREN 27RAKO

0
2490

Artxiboko argazkia eta kartela: Mara Cln1

Irailaren 27an, ‘Mararekin bira egitera’ ekimena antolatuko dute Arrasaten. Ekimena, ‘Euskal Herriko Semeak’ motozikleta elkarte solidarioko herriko ordezkariek antolatu dute.

Egitarauaren berri aurrerago emango dute baina aurreratu dutenez, “egun ahaztezina izango da, Mararentzat maitasunez prestatuta dagoelako”. Horrekin batera, herritarrei ekimenarekin bat egiteko deia ere zabaldu dute.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen