Manu Gomez zinemagile arrasatearrak ‘Érase una vez… Euskadi ‘filma aurkeztuko du Zinemaldian

0
662

Arrasateko zuzendari eta gidoilariaren lehen film luzea RTVEk antolatutako gala batean estreinatuko da, irailaren 22an, Donostiako Kursaalen, EiTBren parte-hartzearekin.

Protagonistak 12 urteko lau ume dira, Asier Flores, Aitor Calderon, Miguel Rivera eta Hugo Garcia, eta filmak 80ko hamarkadako Euskadi zeharkatzen du. Aktoreen artean, Marian Alvarez, Luis Callejo, Maria Isasi, Vicente Romero, Ruth Diaz, Aron Piper, Yon Gonzalez eta Pilar Gomez daude.


Arrasate, Azkoaga, Bergara, Eibar, Elgeta, Elgoibar, Oñati, Soraluze, Zumarraga eta Urkulu herrietan filmatu zuten.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen