Mankomunitateak gogorarazi ditu traste zaharrak ateratzeko baldintzak

0
2573

Artxiboko argazkia: Herritar bat / Beheko testua: Debagoieneko Mankomunitatea.

Azken asteotan traste zaharren bilketarekin batera sailkatu gabeko zaborra, eta bilketa honi ez dagozkion hondakinak atera dira kantitate handietan, batez ere Arrasate, Bergara eta Aretxabaletako zenbait gunetan. Horrek, bilketa zerbitzua guztiz zaildu, eta denbora luzez gune horiek jasotzen egon behar izana ekarri du. Ondorioz, beste puntu batzuk jaso ezinik utzi behar izan dira, edo beranduago jaso dira.

Aste honetako gertakariak aipaturiko herrietan izan badira ere, zerbitzu honi ematen zaion erabilera ez da egokia orokorrean eskualde osoan.

Hori dela eta, Mankomunitateak zerbitzua era arduratsuan erabiltzeko deia luzatzen die herritarrei, soilik bilketa honi dagozkion hondakinak atera ditzaten eskatuz. Besteak beste: altzariak, koltxoiak, tamaina handiko etxetresnak, etab. Errefusa, ehunkiak edo kartoia ezin dira horiekin batera nahasian atera, eta bakoitza dagokion edukiontzira bota behar dira. Era berean, traste zahar edo tamaina handikoak ateratzeko herri bakoitzari dagokion egutegia errespetatu behar dela gogorazi nahi da, baita aurrez abisua emateko telefono zenbakira deitu behar dela ere: 943 71 19 38.

Egutegiari dagokionez:
Asteartetan: Arrasate eta Bergaran 20:00-22:00 bitartean.
Ostegunetan: Aretxabaleta, Eskoriatza, Leintz-Gatzaga, Antzuola, Oñati eta Elgetan 20:00-22:00
bitartean.

Zerbitzua era egoki eta aurreikusitako egunetan egin dadin, ezinbestekoa da herritarrek traste zaharrak aipaturiko baldintzak jarraituaz ateratzea.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen