Manifestazioa egingo da Bergaran Langileen Nazioarteko Egunean

0
138

Bigarren urtez jarraian, pandemia baten erdian harrapatuko gaitu Maiatzaren Lehenak. Covid-aren ondorioak baina, ez dira osasun krisi batera mugatu, lan baldintzak eta bizi baldintzak zeharo okertu dira.

Horregatik, aurten ez gara etxean geldituko, langileon eguna batzeko eta aldarrikapenak kaleratzeko eguna da, eta horrela egingo dugu. Larunbatean, arratsaldeko 20:00etan Bergaran, manifestazio bateratua egingo da Herriko Plazatik, mugimendu sozial eta sindikatuek deituta.

Arrasatetik Bergarara elkarrekin joateko autobus bat irtengo da arratsaldeko 19:00etan Garibai autobus geltokitik. Mobilizazio arrazoiengatik herrien artean mugitzea baimentzen duen
justifikantea Garibaien banatuko da.

LAN, PENTSIO ETA BIZITZA DUINAK!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen