Manex eta Danel izan dira Egunean Behingo 2. asteko irabazleak

0
1280
irabazleak

Testua eta irudiak: AEDko Ttak! taldea

Kaixo, kaixo! Zelan joan da bigarren astea?

Hasteko zorionak eman behar dizkiogu Manex herri kideari, Arrasateko herri taldeko irabazlea izan baita. Hori gutxi ez eta EYA dendak eskainitako hari gabeko aurikularrak eskuratuko ditu. Bestalde, aste honetako zozketaren irabazlea Danel U erabiltzailea izan da. Zorionak eta gogoratu irabazleak AED-tik pasa beharko direla astebeteko epean.

Bestalde, gaurkoan, eskerrak eman nahi dizkiogu Karrikiri dendari botila eskaintzeagatik eta gurekin batera herrian euskara sustatzeagatik.

Hurrengo astean ikusiko dugu berriz elkar, berriro ere eskerrik asko Arrasateko herri taldean parte hartzen duzuen guztioi, zuei esker gero eta gehiago gara. Jarraitu egunean behin gutxienez jolasten!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen