Maila handiko 5 taldek hartuko dute parte Pandero Jaialdian

0
513

Arrasateko Trikitixa Eskolak Pandero Jaialdia antolatu du ekainaren 20rako, arratsaldeko 18:00etan, Amaia antzokian. Ez da elkarte hau antolatzen duen lehena izango, bai ordea lehen mailako trikitixa taldeek parte hartuko duten lehena. Taulara estilo ezberdinetako artistak igoko dira, hala nola:

NEOMAK

Gaztetxotatik hasita, trikitixa txapelketetan aurkari, nahiz bikote gisa plazara salto egin eta gerora Kepa Junkerarekin sei bat urtez hara-hona ibilitako 7 sorgin dira. 

ELIZAGOIEN AHIZPAK & OSES-LEUZA ANAIAK

Etxalartik datoz. Trikitixa txapelketa gehien irabazitako bikotea dira Elizagoien ahizpak, Irune eta Itsaso.

Gaur egun, Itsaso, Carlos Nuñez galiziarraren bandako musikaria da. 

IZER ETA ENEKO DORRONSORO

IZER (Iosu Arrizabalaga) Trikitilarien artean oso maitatua da Izer. Erromeri pila bat ditu bizkarrean Izer eta Alabier bikotean. Trikitixa jantzita ikusten dugu gehienetan baina Arrasatera panderoarekin dator. ENEKO DORRONSORO. Los Zopilotes Txirriaos eta Unidad Alavesa-ko trikitilaria da Eneko. 

KHAMI

Iraide Ansorenan proiektua da KHAMI.

Iraidek pandero ezberdinak jotzeko abilezia izugarria du. Munduko musika asko landu ditu panderoarekin. 

AMAK

Lau soinu, lau pandero, lau ahots, lau emakume.

Alaitz Telletxea, Maixa Lizarribar, Amaia Oreja eta Kris Solano dira taldeko partaideak. 

Trikitixa Eskolatik azpimarratu dutenez, “gure asmoa urte hauetan antolatutako Jaialdiari jarraipena ematea da, baita Trikitixa San Juanetan izatea ere”. Aurten, gainera, ETBk Oholtzan saioan kontzertua izango da, ziurrenik uztailaren 17an. Sarrerak gaurtik aurrera erosi ahal izango dira www.arrasate.eus webgunean, 10 euroren truke.

Trikitixa Eskola

Era berean, Trikitixa Eskolan matrikulatzeko epea zabalik dago gaurtik aurrera interesa duten 6 urtetik gorako guztientzat. Aurten, bi berrikuntza garrantzitsu izango dituzte: Kulturolan estreinatuko dute eta material berria izango dute.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen