Bart itxi zen Mondraberrik antolaturiko udako argazki lehiaketan parte hartzeko aukera, baina oraindik baditugu epearen barruan heldutako argazkiren batzuk argitaratzeko. Horien artean dago Maider Berrio Fernandezek bidalitakoa.
Euskal kostaldean, Angelun, ateratako argazkia da berea, «udako azken txanpa» izenburupean aurkeztutakoa.
Lehiaketa honetako epaimahaia argazkilaritzan adituak diren pertsonak osatuko dute. Saria bi pertsonendako afari goxo bat izango da, Udala auzoko Larrinetxe jatetxean.




