Maiatzaren 28an streaming bidez jakingo dira EUSPOT lehiaketako irabazleak

0
814

Epai-mahaiak maiatzaren 28an (19:00etan) egingo ditu publiko irabazleen izenak streaming bidez antolatutako sari banaketa ekitaldian, euspot.eus webgunean: “Aurtengo edizioa oso berezia izan da: COVID-19aren ondorioz parte-hartzaileek lan guztiak etxe barruan egin behar izan dituzte. Guztira 51 spot aurkeztu dira, 18 urtetik beherakoek eginiko 24 lan jaso dira eta 18 urtetik gorakoek eginiko 27 lan”.

Ikusi aurkeztutako lanak: 

Sari banaketa ekitaldiari buruzko informazioa: 

Guztira, Euspotek 2.550 euro banatuko ditu saritan, bost kategoria ezberdinetan:

1.- Spotik onena. / 1.000 euro

2.- Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena. / 500 euro

3.- Publikoaren saria. / 500 euro

4.- Musika sinkronizazio onenaren saria. / 300 euro

5.- BHklip saria (14-18 urte) / 250 euro

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen