Maiatzaren 27an jakingo dira zeintzuk diren EUSPOTeko irabazleak

0
903
Sari banaketa ekitaldia maiatzaren 27an izango da Aretxabaletako Arkupe kultur etxean, 19:00etan. Covid protokoloengatik aretoaren aforoa erdira jeitsik beharko da tamalez, beraz, antolakuntzak finalista diren lanei soilik emango die ekitaldira etortzeko aukera.

Ane Zuazubiskar kazetari eta bertsolariak aurkeztuko du sari banaketa eta Eñaut Zubizarreta biolontxelo jotzailearen musikarekin ere gozatu ahal izango dugu. 

2021eko edizioan Euspoten parte hartzea itzela izan da: guztira 87 lan aurkeztu dira, iaz baino 36 spot gehiago. Aurkeztutako lanen artean, 52 lan 18 urtetik gorakoek eginak dira, eta 35 spot 18 urtetik beherakoek eginak.

Sari banaketa: 

Guztira, Euspotek 2.800 euro banatuko ditu saritan, sei kategoria ezberdinetan:

Sari nagusiak:

  • Spotik onena (1.000 euro).
  • Publikoaren saria (500 euro).
  • Musika sinkronizazio onenaren saria (300 euro).
  • Gazteen saria (14-18 urte) (250 euro).

Sari gehigarriak:

  • Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena (500 euro).
  • Arizmendiko ikasleen spotik onena (250 euro).

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen