Maiatzaren Lehena babes neurriak aldarrikatuz eta online egingo da

0
1971

CCOO, ESK, LAB, ELA eta UGTko ordezkariekin izan gara, eta baieztatu digute aurten “sare sozialek garrantzi handiagoa” dutela Langileen Eguna antolatzeko eta aurrera eramateko. Arrasateko Ospitaleko eta Iturbide egoitzaren egoerez ere mintzatu gara.

LAB (Raul Pereda):

lab.eus

“Nazio mailan, sindikatu osoan eta sare sozialen bitartez lantzen ari gara aurtengo Maiatzaren Lehenengoa. Prestaturiko egitaraua goizetik gauera artekoa da. Adibidez kotxe-karabanak egingo dira, Arrasaten ere, Garbiñe Aranburu idazkari nagusia mintzatuko zaigu, baita kubatar borrokakide batzuk ere”.

“Maiatzaren Lehena antolatzeko, LABek erantzukizunez dihardu, eta ospitalera ez goaz beharrezkoa ez bada. Aurten kartelak baino waths appak erabiltzen ari gara”.

“Arrasateko Ospitalea orain lasaiago dago, arazoak arazo. Printzipioz Covid-19 gabeko ospitale ‘garbia’ da. Krisiaren hastapenetan EPI eta antolaketa falta zeuden, inork gutxik espero zuelako halako pandemia bat”.

“Covid-19aren ondorioz Ospitalean orain ohitura batzuk hartu ditugu: maskararekin ibiltzea, igogailua asko jota bi pertsonak erabiltzea,… Aurreko astean esan zuten ‘ospitale garbia’ zela baina oraindik ez zituzten langileei egindako testen emaitzak ezagutzen”.

“Aurrera begira, aurreikusten da ‘repunte’ bat izango dela, baina espero dugu krisian lortu dugun eskarmentuarekin etorkizunean gauzak hobeto egitea: EPI nahikoak izatea, plan egokiak izatea,…”.

CCOO (Naiara Sotos):

ccoo.eus

“Aurten koronabirusaren ondorioz sare sozialak gehiago erabili behar izan ditugu, eta kartelak ere jarri behar izan ditugu, herritar guztiek ez dituztelako sare sozialak erabiltzen”.

“Ni Iturbide egoitzako langileetako bat naiz, eta egoera apur bat kaotikoa izan da: beharrezko materiala eta batez ere beharrezko antolakuntza nahiko berandu iritsi dira. Uste dut orain ondo bidean gaudela, errekuperazioak izaten ari direlako”.

“Nik bajan jarraitzen dut, baina komentatzen didatenez egoera nahiko lasai dago, txarrena igaro da, eta uste dut denok ezustean harrapatu gintuela. Dena oso azkar gertatu zen, baina guztiok profesionalak gara eta gure onena eman dugu”.

“Aurrera begira, agian aurten ez dugu egoitzan ingreso gehiago izango. Badirudi Kabiak erreforma batzuk egin gura dituela”.

ESK (Roberto Sanchez):

esk.eus

ELAk ondorengo adierazpena egin du Maiatzaren Lehenaren harira:

ela.eus

UGT sindikatutik adierazi dute “ezingo gara kalean izan, baina online manifestazio handi bat egingo dugu, babes gehiago exijitzeko eta aldarrikatzeko, EPI gehiago, gure osasunaren alde, ahalik eta enplegu gehien manten dadin, babes sozial handiagoa, pandemitik irteteko inor bazterrean utzi barik. Manifestazioa 13:30ean izango da, sare sozialetan, #YoSoyPrimerodeMayo hastagarekin”.

ugteuskadi.net

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen